Berriak

Atzealdea

Bigarren hiruhilekoan plastikozko eraldatuen ekoizpenak bi digitu egin zuen gora Espainian

Bigarren hiruhilekoan plastikozko eraldatuen ekoizpenak bi digitu egin zuen gora Espainian

07.09.2015

Estatistikako Institutu Nazionalak emandako datuen arabera, pasa den ekainean, erdilandutako eta erabat landutako plastikozko artikuluen fabrikazioak %3,7 egin zuen gora Espainian,  aurreko hilarekin alderatuta, eta, 2014ko ekaineko datuekin alderatuz gero, %13,4 gehiago fabrikatu zen.

Urte honetako bigarren hiruhilekoan, berriz, plastikoen eraldaketa %9,5 handitu da, 2014ko hiruhileko berberarekin alderatuta, baina, 2015eko lehen seihileko osorik hartuta, pasa den urtearen lehen erdian baino %8,7 handiagoa izan da jarduera.

2014ko uztailetik 2015eko ekainera bitarteko urte mugikorrean, plastikozko produktu eraldatuen fabrikazioa aurreko denboraldi berean izandakoa baino %7,4 handiagoa izan da.

Jatorri-data: 28.08.2015


Berri bilatzailea