Ibilgailuen ekoizpenak %13 egin zuen goran Espainian 2015ean
Ibilgailuen ekoizpenak %13 egin zuen goran Espainian 2015ean
05.02.2016
Espainian ibilgailuen ekoizpenak aurreikuspenak gainditu zituen, eta 2015aren itxieran 2.733.201 unitate ekoitzita zeuden guztira (aurreikusitakoak baino 133.000 unitate gehiago), hau da, aurreko urtean baino %13,7 gehiago. Zifra horiek krisi garaiaren aurretik lortu ziren azkeneko aldiz, izan ere, 2007an 2,9 milioi ibilgailu fabrikatu ziren.
“Made in Spain” ibilgailuen fabrikazioak izan duen igoera esanguratsu hori ulertzeko, gogoan izango dugu Europako gure ingurunetik kanpora, esaterako Asia aldera eta, bereziki, Hego Koreara eta Txinara, eta Amerika aldera esportazioek gora egin dutela, eta, horrez gain, EBtik kanpoko herrialdeetan, esaterako Turkian, hazkunde handia egon dela, EBko merkatua hobetu egin dela, eta PIVE, PIMA Aire eta PIMA Garraioa planei esker Espainiako merkatua asko handitu dela. Urtea 181.512 unitaterekin amaitu zen, abenduan; beraz, %17,4ko hazkundearekin amaitu zen.
Jatorria: ANFAC
Jatorri-data: 19.01.2016