Errealitate birtualak interakzio sozialean topatu du bere negozio handia
Errealitate birtualak interakzio sozialean topatu du bere negozio handia
30.08.2016
Interakzio soziala bideo-jokoen oinarria izan da haiek sortu zirenetik. Jokalariak egongelako zoruan eserita Mortal Kombatera jokatzeko elkartzetik beren avatar digitalak Call of Dutyn interakzioan ari direla entzungailuen bidez hitz egitera igaro dira. Errealitate birtualaren garatzaileek badakite gauza bera gertatzen dela haien jokoekin, baina ez dute erabat argi zer-nolako interakzio soziala lortu behar den kasko batzuen bidez.
Los Ángeleseko (AEB) Kite & Lightning enpresa soluzio batean dabil lanean. Errealitate birtualeko estudio horrek 2,2 milioi euro baino pixka bat gehiagoko hazi-kapitala bildu du, eta asmoa du errealitate birtualeko joko sozial bitxi batean inbertitzeko. Joko horrek borrokatzeko irrikan dauden haurtxo bihurtzera gonbidatzen ditu jokalariak.
Jatorria: MIT Technology Review
Jatorri-data: 02.08.2016