Berriak

Atzealdea

Hegoafrikako eskualdea, Espainiako inbertsioen jomugan

Hegoafrikako eskualdea, Espainiako inbertsioen jomugan

06.07.2015

Imagen Listado Noticia

Uztailaren 6tik 8ra bitartean, Espainia-Hegoafrikako Eskualdea Foroa egingo da Johannesburgoko hirian. Energia, garraio azpiegitura eta ur sektoreetako 25 enpresa espainiar eta bertako 200 bat egongo dira foro horretan. ICEX España Exportación e Inversiones eta Espainiak Johannesburgon duen Enbaxadaren Ekonomia eta Merkataritzako Bulegoa erakundeek antolatu dute foroa, zeina, funtsean, eskualdeen ordezkaritza nabarmena biltzen duen; izan ere, Hegoafrikakoaz gain, Botswana, Madagaskar, Malawi, Mozambike, Namibia eta Zimbabweko merkatuak hartzen ditu bere baitan.

Foroaren helburu nagusia da Espainiako enpresei laguntzea inbertsiorako eta enpresa lankidetzarako aukerak errazago identifikatzen, bai eta deitutako sektoreetan eskualde horretan izan daitezkeen bazkideak errazago identifikatzen ere. Foroa egiten den bitartean, enpresek harreman zuzena izango dute aliantza estrategikoak ezartzeko interesa duten bertako enpresariekin, bai eta bertako administrazio publikoaren, finantzaketa multilateraleko erakundeen eta azpiegituren finantza erakunde nagusien ordezkariekin ere.

 

Jatorria: ICEX

Jatorri-data: 24.06.2015


Berri bilatzailea