Berriak

Atzealdea

Euskal siderometalurgia kaltetuta, petrolioaren krisiaren ondorioz

Euskal siderometalurgia kaltetuta, petrolioaren krisiaren ondorioz

11.03.2016

Imagen Listado Noticia

Petrolioaren krisia eragin negatiboa izaten ari da Euskal Herriko siderometalurgiako eta industriako enpresetan. Haysek Bilbon duen bulegoaren arduradun Gema de Franciscoren hitzetan, “kontsumoaren eta prezioen jaitsieraren ondorioz gero eta gutxiago inbertitzen da prospekzioan eta azpiegituren berrikuntzan, eta horrek dakar eskariak gutxitzea eta fabrikatzaileen arteko lehia areagotzea, haien errentagarritasuna jaitsita eta, baita ere, bere enplegu eskaintza. 

Haysen arabera, sektore horietako enpresak langileak gutxitzen hasi dira, negozio ziklikoa dela dakiten arren. De Franciscok dioenez, “bai eragiten die enpleguaren sorrerari eta langile berriak hartzeari, izan ere, enpresa horiek ez daukate zertan beren plantillak sendotu eta interesatzen zaiena da kostuak ahalik eta gehien doitzea. Gainera, enpresa horietako batzuk plantilla murrizten ari dira jada eta beste batzuk produkzioan etenaldiak egiten ari dira egoera noiz hobetuko den zain".

Jatorri-data: 22.02.2016


Berri bilatzailea