Berriak

Atzealdea

Mirubee enpresa hasiberriak argiaren fakturan % 15 aurrezteko aukera ematen du

Mirubee enpresa hasiberriak argiaren fakturan % 15 aurrezteko aukera ematen du

21.07.2015

Imagen Listado Noticia

Mirubee plataformaren bidez, erabiltzaileek, edonon daudela ere, etxeko elektrizitate-kontsumoa denbora errealean ikus dezakete, identifikatu zer etxetresnak kontsumitzen duen gehien, stand-byn jartzen saiatu, eta energia aurrezteko ohiturak hartu.

"Telefono-fakturetan, badakigu zer kontsumitzen dugun, nori deitzen diogun edo zer iraupen izan duten deiek. Baina argiaren fakturetan, erabat itsu gaude. Zer ordaintzen dugun adierazten dute, baina ez dute esaten zertan kontsumitzen dugun edo nola aurreztu dezakegun. Mirubeerekin erabiltzaileari dena esan nahi diogu elektrizitate-kontsumoari buruz, aukera izan dezan kontsumoa optimizatzeko eta gastua murrizteko”.

Mirubox gailua etxeko kaxa elektrikoan instalatu besterik ez du egin behar, hark neurtzen baitu elektrizitatea. Software adimendun bat du, oso-osorik Espainian garatu dena, eta gai da etxetresna bakoitzaren benetako energia-eredua detektatzeko eta analizatzeko, hala, bakoitzaren kontsumoa bereizita jakiteko.

Gutxi gorabeherako kostua: 119,5 euro

Jatorria: El Economista

Jatorri-data: 29.06.2015


Berri bilatzailea