Berriak

Atzealdea

4D teknologiari esker, bakarrik tolesten diren egitura konplexuak sor daitezke

4D teknologiari esker, bakarrik tolesten diren egitura konplexuak sor daitezke

09.10.2015

Imagen Listado Noticia

Ikertzaile-talde batek frogatu berri du lau dimentsioko inprimaketa-teknologia bati esker bakarrik tolesteko gai diren egitura konplexuak sor daitezkeela. Forma-memoriadun materialekin egindako osagaiak erabiliz egin ahal izan da.

2013an, Boulder-eko Coloradoko Unibertsitateko zientzialari batzuek (AEB) laugarren dimentsio bat garatu zuten inprimaketa-teknologian, aplikazio biomedikoetarako. Kasu hartan, "forma-memoria" bat gehitu zitzaien ohiko 3D inprimaketan erabiltzen diren material konposatuen polimerozko zuntzei. Orduan, materialen forma beroketa edo hozketa bidez kontrolatzen zen.
 
Zientzia berritzaile horrek etorkizun handia izango du eremu askotan, hala nola medikuntzan, eraikuntzan, automatizazioan eta robotikan.

Irene Benito

Jatorria: Tendencias 21

Jatorri-data: 26.09.2015


Berri bilatzailea