Atzealdea
Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak Osasuneko Zaintza Teknologikoa Aztertzeko unitate bat izango du
Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak Osasuneko Zaintza Teknologikoa Aztertzeko unitate bat izango du
06.11.2015
Ministroen Kontseiluak berretsi egin du zaintza teknologikoan oinarritutako soluzio teknologikoak elkarrekin garatzeko Karlos III.a Osasun Institutuaren eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren arteko lankidetza-hitzarmenari emandako behin-behineko baimena.
Hitzarmen horren bitartez, Osasuneko Zaintza Teknologikoa Aztertzeko unitate bat sortuko da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Horretarako, Karlos III.a institutuak 50.000 euro bideratuko ditu 2015ean eta 75.000 euro 2016ean, eta unibertsitateak kantitate berdinak emango ditu baliabide materialetan eta giza baliabidetan.
Jatorria: Redacción Médica. Madrid
Jatorri-data: 21.10.2015