Berriak

Atzealdea

Bi urte segidan izan du gorakada autoen salmentak. Merkatuak %23,3 egin du gora abuztuan

Bi urte segidan izan du gorakada autoen salmentak. Merkatuak %23,3 egin du gora abuztuan

11.09.2015

Abuztu hau 2009az geroztik egon den abuzturik hoberena izan da eta azken 16 urteetan abuztuan izandako hazkunderik handiena erregistratu da.  Bolumen horrekin, urtarriletik abuztura bitarteko aldian jada 714.062 unitate metatu dira, %22,3ko hazkundearekin.

Berriro ere, kanal guztietan emaitza positiboak daude. Enpresa kanala partikularrena baino abiadura handiagoz hazten ari da, eta hori  enpresa jarduera areagotu den sintoma garbia da. Kanal honek %38 egin du gora hilean, 17.073 unitaterekin, eta jada %34,4ko igoera metatu du urteko lehen zortzi hilean, 184.560 unitaterekin. Partikularren kanalak %18,3 egin du gora, PIVE Planak bultzatuta, guztira 37.129 unitaterekin. Urtarriletik abuztura bitartean, kanal honek %21,6ko igoera metatu du, 372.406 unitaterekin. Bukatzeko, rent a car kanalak, kanal horretan erosketek gora egiteko hil egokia ez bada ere, %4,5 egin du gora hilean eta %12,1 metatuan, 1.716 eta 157.096 unitaterekin, hurrenez hurren.

Jatorria: ANFAC

Jatorri-data: 31.08.2015


Berri bilatzailea