Lakuak 100 milioiraino emango ditu enpresentzako abaletan
Lakuak 100 milioiraino emango ditu enpresentzako abaletan
20.08.2015
Abalen programak aurreko urteetan aplikatutako irizpide berak ditu. Besteak beste, ez-ohiko laguntzak dira; mugatuak, proiektu, eskaera edo kontratu jakin baterako baitira, eta konpromisoa dago enplegua mantentzeko eta lortutako finantza-baldintzak enpresa hornitzaileei berei emateko.
Gehienez 100 milioi euroren abalak emango dira 2015ean. ETE hauek balia daitezke programaz: erauzketako, eraldaketako eta ekoizpeneko enpresa industrialak, produktu-prozesuari lotutako zerbitzu teknikokoak, informazioaren eta komunikazioaren alorrekoak, betiere oinarri teknologikokoak edo berritzaileak badira eta lan- edo ustiaketa-zentroa Euskadin badute.
Oro har, abalaren zenbatekoa proiektuari lotutako eragiketa finantzarioaren % 30eko nominala izango da, eta 24 hilabeteko epea izango du.
Jatorria: Noticias de Gipuzkoa
Jatorri-data: 07.08.2015