Atzealdea
Eibarreko zenbait enpresa, elkarrekin hazteko prest
Eibarreko zenbait enpresa, elkarrekin hazteko prest
01.07.2016
Eibarreko hamabost enpresak hartuko dute parte proiektu horren lehen fasean. Proiektuaren xedea: eskualdeko negozio txikien jabeak elkartzea, esperientziak eta harreman-sareak partekatzeko eta sinergiak sortzeko eta, hartara, hazteko eta hobeto ekiteko egungo ekonomiaren desafioei.
BNI Armagin du izena proiektuak, zeinaren helburua hau baita: hainbatean behin elkartzen den enpresari-sare bat sortzea, lankideek zer premia duten jakiteko, norberarenak azaltzeko eta, denen artean, negozio-aukera berriak aurkitzeko, norberaren harreman-sareaz baliatuta.
Jatorria: Noticias de Gipuzkoa
Jatorri-data: 21.06.2016