Berriak

Atzealdea

Bideojokoen sektoreko euskal enpresak aurrera doaz beren nazioartekotze prozesuan

Bideojokoen sektoreko euskal enpresak aurrera doaz beren nazioartekotze prozesuan

10.10.2016

Bideojokoen garapen, errealitate birtual, advergaming eta joko serioen arloko euskal enpresa-sareak indarrak batu ditu bidea egiteko nazioarteko merkatuetan. CR CoP Game ekimen bateratu bat da, GAIA Klusterraren babesa duena, BasqueGame elkartearen eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetza Programaren bitartez. Proiektua 2014an abiatu zen, eta helburutzat dauka estrategia bat ezartzea merkatu interesgarriak identifikatzeko eta negozio aukera berriak detektatzeko.

Ekimen horren emaitza bezala, joan den ekainean Virtualware, Pulsar Concept eta Gestionet enpresek merkataritza misio bat antolatu zuten Perura. Izan ere, Peru CR CoP Game ekimenaren barruan identifikatutako merkatuetako bat da, aukera ugari eskaintzen dituena bideojokoen sektoreko euskal enpresentzat. Misio horretan hainbat akordio adostu dira Perun produktu berriak garatzeko, hango enpresa eta erakunde publikoekin batera.

Euskadiko ia 270 lagunek lan egiten dute bideojokoen sektorean, zeinetan 30 enpresa baitaude (handiak, ETEak nahiz startup-ak) arlo hauetan dihardutenak: entretenimendurako softwarearen diseinu, garapen eta produkzioa, hezkuntzan edo enpresetan aplikatutako errealitate birtuala, joko serioak eta dispositibo mugikorretarako aplikazioak.

Jatorria: SPRI

Jatorri-data: 27.09.2016


Berri bilatzailea