Berriak

Atzealdea

Euskal enpresek negozio-aukerak dituzte Brasilen 19.000 milioi euroko inbertsioko proiektuetan

Euskal enpresek negozio-aukerak dituzte Brasilen 19.000 milioi euroko inbertsioko proiektuetan

22.09.2016

Euskal enpresek negozio-aukerak dituzte Brasilen, Munduko Bankuak eta Amerika Arteko Garapenerako Bankuak (BID)  (biak banku multilateralak) garapen proiektuak finantzatzeko egingo dituzten inbertsioen bidez. Bi finantza erakunde horiek 21,1 bilioi dolarreko (19.000 milioi euro inguru) proiektuak dituzte, batzuk 2013tik prest daudenak eta beste batzuk, ordea, prestatzen ari direnak.  BID da Brasilen lan gehien egiten duen bankua, 15.000 milioiko 84 proiektu baitauzka martxan. Hain zuzen, Brasil da BIDen mailegu gehien jaso dituen herrialdea, Bankuko fundazioak bermatzen dituen mailegu subiranoen ia %25 jaso baitu.  BIDek gero eta funts gehiago mailegatzen ditu Brasilen Estatu edo udalerri mailako proiektuak garatzeko. Munduko Bankuak, berriz, 4.000 milioi inguruko 25 proiektu dauzka herrialde hartan.

BIDek berriki zehaztu ditu, Brasileko gobernuarekin batera, zeintzuk izango diren 2016tik 2018ra bitarteko bere lehentasunak, 4.500 eta 5.000 milioi euro bitarteko maileguak emango dituelarik produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko, desberdintasuna murrizteko, zerbitzu publikoak hobetzeko eta gobernu erakundeak indartzeko maila federalean, nahiz Estatu eta udalerri mailan

Jatorria: SPRI

Jatorri-data: 03.09.2016


Berri bilatzailea