Atzealdea
ETE-ei eragiten die gehien autokontsumoari buruzko errege-dekretu berriak
ETE-ei eragiten die gehien autokontsumoari buruzko errege-dekretu berriak
15.10.2015
Zerbitzu-enpresak eta ETEak izango lirateke, hain juxtu, autokontsumoaren onuradun nagusiak, ekoizpen- eta kontsumo-orduak bat datozenez, inbertsioa bereziki interesgarria izango bailitzateke lehiakortasuna handitzeko.
Orain berrikusteko dagoen testuak, ordea, enpresa txiki horiei ezartzen die "eguzki-zerga"ren zamarik handiena. Herrialde gehienetan dagoen balantze garbiko autokontsumo-eredu batean, zerbitzu-enpresa batek bost bat urtean berreskuratuko luke egindako inbertsioa. Lau urte pasatxoan ETE-ek. Zirriborro horrekin, ordea, zerbitzu-enpresek 12 urte pasatu arte ez lukete berreskuratuko egindako inbertsioa, eta zazpi urte pasatxo beharko lituzkete ETE-ek.
Jatorria: Energetica21
Jatorri-data: 11.10.2015