Berriak

Atzealdea

Patente-eskaerak % 6 jaitsi dira Espainian 2015ean, PONS Patentes y Marcas-en arabera

Patente-eskaerak % 6 jaitsi dira Espainian 2015ean, PONS Patentes y Marcas-en arabera

08.02.2016

Zazpigarren urtez jarraian, Espainian berriro jaitsi da 2015ean patente-eskaera nazionalak erregistratzeko eskaria. Guztira, 2.853 izan dira, OEPM bulegoan (Oficina Española de Patentes y Marcas) eskuragarri dauden behin betiko datuetan oinarrituta PONS Patentes y Marcas-ek egin duen analisiaren arabera.

PONSek bere komunikatuan dioenez, urtearteko jaitsiera % 5,9koa izan da, hau da, 2014an erregistratutako patente-jaitsiera bi halako, zeina % 3,2koa izan baitzen.

2008az gerotik, patente nazionaletan metatutako jaitsiera ia % 25 da.

Jatorria: EFEEmpresas

Jatorri-data: 28.01.2016


Berri bilatzailea