Berriak

Atzealdea

3D inprimagailuen 2016ko salmentak iazkoak halako bi izango dira, Gartner-en arabera

3D inprimagailuen 2016ko salmentak iazkoak halako bi izango dira, Gartner-en arabera

26.10.2016

Imagen Listado Noticia

Haren arabera, 2015ean 219.168 saldu ziren, eta 2016ko bukaerarako, berriz, 455.772 salduko dira. 2012 eta 2013 bitarteko ‘boom’aren ondoren salmentak moteldu arren, goranzko joerak irauten du, eta aurreikusten da 2020rako 6,7 milioi 3D inprimagailu baino gehiago saltzea.

Aholkularitza-enpresaren iritziz, 3D inprimaketa prototipoak sortzeko, ekoizpen-prozesuak hobetzeko eta azken piezak fabrikatzeko erabiltzen ari da. Baina Gartnerrek iragartzen du erabilera areagotu egingo dela hornitzaile eta teknologia berriak agertu ahala.

Aholkularitza-enpresaren kalkuluen arabera, materiala estrusionatzeko FFF edo FDM izeneko teknologia izango da nagusi merkatuan 2020an, oinarrizko ekipamenduak kostu txikikoak direlako, batez ere.

Jatorria: Imprimalia 3D

Jatorri-data: 12.10.2016


Berri bilatzailea