Alemaniako makineriaren salmentak
Alemaniako makineriaren salmentak
06.08.2015
Alemaniako plastikotarako makineria-fabrikatzaileen elkarteak aurreikusten duenez, % 4 igoko dira aurten salmentak. 2016rako, berriz, % 2ko igoera espero da, hau da, 7.000 milioi euroko salmentak (errekorra).
2015erako % 4ko hazkundea iragarri zuen erakunde horrek iragan urrian, eta lehenbiziko seihilekoko datuek berretsi egin dute iragarpena, dio elkarteko lehendakari Ulrich Reifenhäuserrek.
Atzerriko salmenta gehienak Europan egin zituen sektore horrek 2014an, eta horrek konpentsatu zituen beste inguru batzuetan izandako jaitsierak. Egun, badirudi sektorearen krisiak hondoa jo duela jada Indian eta hobetze-bidean dela. Brasilen eta Mexikon ere nabari da, azken hilabeteotan, hobekuntzarik. 2014ko motelaldiaren ondoren, gure industriarako nagusi diren munduko bi merkatuek (Txina eta AEB) dezenteko hazkunde-tasak izango dituztelakoan gaude.
Jatorria: Mundoplast
Jatorri-data: 16.07.2015