Berriak

Atzealdea

Plastikorako makina alemaniarren salmentek %5 egin zuten gora 2015ean

Plastikorako makina alemaniarren salmentek %5 egin zuten gora 2015ean

22.01.2016

VDMA industrien elkarteko kide diren plastikorako makina alemaniarren fabrikatzaileak pozik egon daitezke 2015eko ekitaldiaren itxierarekin, %5eko igoerarekin itxi baitute ekitaldia, kalkulatutako portzentajea baino puntu bat gehiagorekin. Elkarteko lehendakari Ulrich Reifenhäuserrek adierazi du pozik dagoela emaitza horiekin, eta konfiantza du datozen ekitaldietan joerari eutsiko zaiola. Izan ere, ekitaldi honetarako 7.000 milioi euroko salmenta zifrara heltzea espero dute, erabateko errekor historikoa hautsita.

Jatorria: Mundoplast

Jatorri-data: 12.01.2016


Berri bilatzailea