Berriak

Atzealdea

Lazpiurrek beste patente bat lortu du txertaketa-makineriarako

Lazpiurrek beste patente bat lortu du txertaketa-makineriarako

20.08.2015

Imagen Listado Noticia

Lazpiur forjaketa-makinerian eta -tresnerian espezializatutako enpresa industrialak beste patente bat lortu du zirkuitu inprimatuaren gainean osagaiak txertatzeko makinetarako buru bat garatzeagatik.

Bergaran XX. mendearen lehen erdialdean sortutako enpresa honek lehendik erregistratuak ditu bere asmakizunen beste 20 patente baino gehiago.

Orain arte, Lazpiurrek garatutako buruek ez zuten uzten bi terminal aldi berean txertatzen, eta garapen berri honek muga hori gainditzea lortu du.

Diseinu berri horren bidez, prozesua bizkortu, eta burutzeko denbora erdira murrizten da. Hala, lehen lauzpabost terminal txertatzen baziren segundoko, orain, gutxienez 8 txerta daitezke.

Garapen berri honen lehen bertsioa 2013ko Productronica azokan erakutsi zuen, Munichen.

Lazpiurren lehen patentea 1964an erregistratu zen. IK4 eta Tecnalia aliantza teknologikoekin etengabe elkarlanean jarduten du Lazpiurrek, I+Garen aldeko apustua eginez.

Jatorria: SPRI

Jatorri-data: 29.07.2015


Berri bilatzailea