Atzealdea
Ftalatoak dituzten produktuen birziklapenerako mugapenak
Ftalatoak dituzten produktuen birziklapenerako mugapenak
27.11.2015
Azaroko hil honetan, ftalatoak dituzten produktuen birziklapena debekatzea helburu duen mozio bat onartu du Europako Legebiltzarraren Ingurumen, Osasun Publiko eta Elikagaien Segurtasuneko Batzordeak. Sozialisten eta Demokraten Aliantza Progresistak aurkeztu du mozioa Europako Legebiltzarrean, eta Europako Ezker Batuak/Iparreko Ezker Berdeak Konfederazio Taldeko kideen eta Berdeen babesa du. Ekimena Ingurumen edo osasun izaerako GKE batzuen babesa ere badu (esaterako, kantzerraren aurkako erakundeena). Batzordearen hasierako onarpen honen ondoren, mozioa Europako Batzordeak onartu beharko du, eta horrek ekarriko luke gaur egun osagai hauekiko esposizioari aitortzen zaizkion ondorioak areagotzea.Jatorria: Centro Español de Plásticos
Jatorri-data: 20.11.2015