Berriak

Atzealdea

Argiarekin bakterioak akabatzen dituen teknologia merkaturatu dute

Argiarekin bakterioak akabatzen dituen teknologia merkaturatu dute

14.07.2015

Imagen Listado Noticia

Duela bost urte, Glasgoweko Strathclyde Unibertsitateko zientzialari batzuekiragarri zuten ospitaleetako erresistentzia handieneko bakterioak akabatzeko gai den argi-sistema aitzindari bat garatu zutela; metizilinarekiko erresistentea den Staphylococcus aureus (SARM) eta Clostridium difficile bakterioak akabatzeko, adibidez.

Sistema horrek bakterioekin kontaktuan dauden gainazalak eta airea deskontaminatzen zituen, HINS argi izenez (High Intensity Narrow Spectrum Light) ezagutzen den argi ikusgaiaren espektro batean bainatuz, zeinak patogenoak akabatzen baititu.

Sistema sortu zenetik, askotan probatu zen Glasgow Royal Infirmary ospitalean. Hala, frogatu zen teknika horren bidez patogenoak eraginkorrago murrizten zirela desinfektatzaileen bidez edo garbiketa bidez baino.

Batzuetan, % 91raino ere deuseztatu ziren patogenoak. Teknologia horretaz eta haren eraginkortasunaz aritu dira, gainera, 20 argitalpen akademiko gainbegiratutan baino gehiagotan eta 30 aurkezpen publikotan baino gehiagotan.

Orain, Estatu Batuetako Kenall Manufacturing enpresak Estatu Batuetan eta Kanadan merkaturatuko du teknologia hori Indigo-Clean™ forman: ingurunea desinfektatzeko argi-gailu bat edo lanpara bat.
 


Berri bilatzailea