Berriak

Atzealdea

Protesia ezartzean antibiotikoa mikrokapsulatzea lortu dute

Protesia ezartzean antibiotikoa mikrokapsulatzea lortu dute

14.11.2016

Inescop oinetakoen zentro teknologikoak, Gregorio Marañón ospitaleko Kirurgia Ortopedikoko Zerbitzuko traumatologoekin eta Madrilgo Comillaseko Pontifize Unibertsitateko Ingeniaritza Mekaniko Sailarekin lankidetzan, mikrobioen aurkako estrategia bat garatu du, protesi-inplanteei lotutako infekzioak prebenitzeko eta tratatzeko: antibiotikoa mikrokapsulatzen du, hezurretako zementuan txertatzen, eta, gero, modu kontrolatuan eta lokalizatuan askatzen.

Ikerketa horrek SECOT fundazioaren (Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Espainiako Elkartea) Kirurgia Ortopedikoari eta Traumatologiari buruzko Oinarrizko Ikerketaren 2016ko saria jaso du berriki.

Jatorria: El Mundo

Jatorri-data: 22.10.2016


Berri bilatzailea