Berriak

Atzealdea

Europako herritarrek plastiko-hondakinez egindako asfaltoa saritu dute

Europako herritarrek plastiko-hondakinez egindako asfaltoa saritu dute

10.06.2016

POLYMIX proiektuak LIFE Citizens' Award saria jaso du Bruselako Green Week-en: herritarren saria 2015eko LIFE proiekturik onenari, ingurumenaren alorrean. POLYMIX proiektua Kantabriako Unibertsitateak koordinatu du, eta AIMPLASek hartu du parte.

LIFE Citizens' Award saria jaso du proiektu horrek. Europako funtsek finantzatu dute Life+ programaren bitartez, eta ohikoak baino asfalto-nahaste gogorragoak eta jasangarriagoak lortu ditu fabrikazioan plastiko-hondakinak erabiliz. Lau asfalto mota dira, eta bakoitzaren konposizioari hau gehitu zaio, hurrenez hurren: erabiltzen ez diren pneumatikoak, polipropilenozko tapoiak, polietilenozko ontziak eta poliestirenozko esekigailuak. Nahaste berriekin, guztira bi kilometro asfaltatu ziren M-300 errepideko zati batean, Alcal√° de Henares-erako sarbideetan.

Asfaltatutako zatiaren portaera aztertu eta gero, Polymix proiektuko bazkideek ondorioztatu dute asfalto-nahaste berriek errepideen eraikuntzan erabiltzeko bete behar dituzten baldintzak betetzeaz gain ohiko asfalto-nahasteak baino hobeto jasaten dituztela deformazio plastikoak.

 

Jatorria: El mundo

Jatorri-data: 30.05.2016


Berri bilatzailea