Klusterrek Basque Ecodesign Center-ekin bat egin dute diseinu jasangarria sustatzeko
Klusterrek Basque Ecodesign Center-ekin bat egin dute diseinu jasangarria sustatzeko
21.04.2016
“Hitzarmen horren bidez, Basque Ecodesign Center-ek Euskadiko industrian ekodiseinuaren eragile nagusi gisa duen gaitasuna indartuko du; izan ere, hemendik aurrera, klusterretan dauden enpresek ekodiseinuaren alorrean ezagutza aurreratua duen zentro honek eskaintzen dituen abantaila guztiak baliatu ahal izango dituzte”, adierazi du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik.
Hitzarmenean parte hartu dute automobilgintzaren sektoreko klusterrak (ACICAE), Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkarteak (ACLIMA), Makina Erremintaren Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak (AFM) eta Energia Klusterrak.
Hauek ere parte hartu dute ekimenean: Euskal Itsas Foroa, Euskadiko Ekipamenduaren, Zuraren eta Diseinuaren Sektoreko Kluster Elkartea (HABIC), Euskal Herriko Aeronautika eta Espazio Klusterra (HEGAN), Espainiako Trenbideen Erakundea (MAFEX) eta Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra (MLC).
Jatorria: SPRI
Jatorri-data: 11.04.2016