Atzealdea
Energia fotovoltaikoari eta energia-metaketari buruzko hamar proiektu onenak, Solar Plaza-ren arabera
Energia fotovoltaikoari eta energia-metaketari buruzko hamar proiektu onenak, Solar Plaza-ren arabera
29.03.2016
Hamar proiektu horietako bat Win Inertia enpresa espainiarrarena da. Win Inertia potentzia-elektronikan, energian eta kontrol-estrategian espezializatuta dago, eta energia sortzeko, transmititzeko, metatzeko eta kudeatzeko teknologia garatzen du. Hainbat sektoretara egokitzen dira haren soluzioak, baina energia-metaketa da haren arrakastarik handiena. Zehazki, Málagako Vialia ‘María Zambrano’ geltokian dagoen Ferrolinera da zerrenda horretan dagoen proiektua. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune bat da, trenen trakziotik eta balaztatzetik berreskuratzen den energia erabiltzen duena energia-iturri gisa.
Gainerako proiektuak zein diren Solar Plazaren webgunean ikus daiteke.
Jatorria: Solar Plaza
Jatorri-data: 01.03.2016