Berriak

Atzealdea

Megakamioiei esker automobilgintzaren sektoreak 110 milioi euro inguru aurreztu ahal izango du

Megakamioiei esker automobilgintzaren sektoreak 110 milioi euro inguru aurreztu ahal izango du

08.01.2016

Imagen Listado Noticia

ANFAC elkarteak adierazi duenez, baimen berezien bitartez puntuz puntuko zirkulazioetan “megatruck”-ak edo “konfigurazio euromodularra duten kamioiak” erabili ahal izatea beste aurrera pauso bat da berrindustrializazioaren bidean, bai eta gure herrialdean ezarrita dauden lantegien lehiakortasuna handitzeko ere. Ibilgailu mota hori bereziki egokia da osagaien fabrikatzailearen eta ibilgailuen fabrikatzailearen artean izan ohi den hornidura fluxuen etengabeko loturarako.

ANFACek ziurtatu duenez, ibilgailu horien erabilera nahiko mugatuarekin (%20ko erabilera, hau da, bostetik bat) kalkulatzen da Espainiako industriaren adierazgarria den automobilgintzaren moduko sektore batek izango lukeen aurrezpena 110 milioi euro inguruko litzatekeela.

Elkartearen iturriek gogoratu dutenez, ibilgailu mota hori -25,25 metroko luzerakoak eta 60 tonakoak- erabiltzen ari da jada Europako beste herrialde batzuetan, esaterako Europako iparraldeko herrialdeetan, eta asko dira hainbat herrialdetan, esaterako Alemanian edo Frantzian, abian jartzen ari diren proba pilotuak.

Jatorria: Auto Revista

Jatorri-data: 22.12.2015


Berri bilatzailea