Berriak

Atzealdea

Espainiako millenialek edo milurtekoaren belaunaldikoek auto adimendunak nahi dituzte, arrazoizko prezioan eta konektatuta, eta segurtasun baldintzak betetzen dituztenak

Espainiako millenialek edo milurtekoaren belaunaldikoek auto adimendunak nahi dituzte, arrazoizko prezioan eta konektatuta, eta segurtasun baldintzak betetzen dituztenak

02.10.2015

Imagen Listado Noticia

Espainiako gazteek nahi dute 2025ean autoak adimendunak izatea, arrazoizko prezioak edukitzea eta beti konektatuta egotea, baina ezinbestekotzat jotzen dute, baita ere, ezaugarri eta teknologia adimentsu horien garapenak bide segurtasuna areagotzea ekartzea. Goodyearrek - ThinkYoungekin elkarlanean-, duela gutxi egin duen azterketa baten arabera, gazte millenial gehienek (%69,7) uste dute automobilgintzaren sektoreak datozen 10 urteetan izango duen erronka nagusietako bat dela auto merke eta azken teknologiez hornitutakoa fabrikatzea. Gazte horien beste %25,9k uste du aldi horretarako erronka nagusia dela konektibitate maila handiagoak dituen automobil adimendun bat merkaturatzea.

Azterketak adierazten duenez, Millennialek garraioari lotuta funtsezkotzat jo eta beraien usten erakargarrienak diren teknologia berriak segurtasuna areagotzeko balio dutenak dira. Espainiako gazteei galdetuta zer aldaketa nahiago luketen ikusi 2025erako, inkestatuen heren batek (%31) segurtasun adimentsuaren alde egin zuen, eta %23, berriz, oso interesatuta agertu zen beraien autoa beste autoekin komunikatuta egoteaz, bat-bateko aldaketei aurrea hartu ahal izateko eta haietara moldatu ahal izateko.

Jatorria: Interempresas

Jatorri-data: 27.09.2015


Berri bilatzailea