Berriak

Atzealdea

2.000 lagun baino gehiago Donostiako Berrikuntzaren III. Astean

2.000 lagun baino gehiago Donostiako Berrikuntzaren III. Astean

02.11.2016

2.000 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte Donostiako Berrikuntzaren Astearen hirugarren edizioan —Donostia WeekInn—. Hilaren 24tik (astelehena) 28ra bitartean (ostirala) egingo da, hiriko zenbait barrutitan. Koldo Mitxelena liburutegiaren ondoan ere karpa bat jarriko da. Barruti horretarako sarrera doan izango da, eta erakusketak, topaketak, saioak eta unibertsitate-ikasleentzako berrikuntza-lehiaketa bat egingo da, kanpoko talentua erakartzea eta bertako gazteei eustea baita topaketaren helburuetako bat.

Donostia WeekInn 25 lekutan egingo da, eta 70 erakundek baino gehiagok hartuko dute parte jardunaldiko 35 jardueretan.

Jatorri-data: 20.10.2016


Berri bilatzailea