Berriak

Atzealdea

Eraginkortasun handiagoa biodiseselaren ekoizpenean, ultrasoinuen eta intsektuen bidez

Eraginkortasun handiagoa biodiseselaren ekoizpenean, ultrasoinuen eta intsektuen bidez

16.09.2015

 "Esteretatik glizerina bereiztea ezinbestekoa da transesterifikazioa izeneko prozesu kimiko baten bidez bioerregaia lortzeko, eta bereizketa horretan ultrasoinuak erabiltzen badira, sistema konbentzionalean baino energia (tenperatura eta agitazioa), alkohol, katalizatzaile eta erreakzio-denbora gutxiago behar da".

Pilar Dorado katedradunak zuzentzen duen Kimika Fisikoko eta Termodinamika Aplikatuko Saileko taldeak kamelina-olioa (Camelina sativa) aukeratu zuen, ultrasoinuek elementu bereizle gisa zer eraginkortasun zuten ikusteko. Zientzialariek ikusi zuten ezen, aldi laburretan, ultrasonifikazioak tenperatura igotzen zuela eta glizerinak gainerako triglizeridoekin zuen lotura hausten zuela. Prozesu horren emaitza —eter metilikoak edo etilikoak, batez ere— zuzenean biodiesel gisa erabiltzen da. Ikerketaren emaitzak Bioresource Technology aldizkarian argitaratu dira.

 


 

Jatorri-data: 01.09.2015


Berri bilatzailea