Berriak

Atzealdea

Kaktusetan inspiratutako mintza, erregai-zelulen eraginkortasuna laukoiztu dezakeena

Kaktusetan inspiratutako mintza, erregai-zelulen eraginkortasuna laukoiztu dezakeena

10.06.2016

Australiako CSIROko (Commonwealth Scientific and Industrial Research Organisation) eta Hego Koreako Hanyang Unibertsitateetako zientzialariek garatu dute mintza.

Ikerketak erakutsi duenez, mintz horrekin —haren azalak ura aldaratzen du—, beroko kondizioetan, erregai-zelulen eraginkortasuna lau aldiz hobea izan daiteke.

Kaktus baten antzera funtzionatzen du azalak; kaktusa ingurune lehorretan ura atxikiz mantentzen da bizirik.

Kaktusetan inspiratutako soluzio berri hau Young Moo Lee, Aaron Thornton eta Cara Doherty-ren taldeak asmatu du, eta alternatiba bat eskaintzen du.

Jatorri-data: 02.05.2016


Berri bilatzailea