Berriak

Atzealdea

Mizar saritu dute Bilboko biurteko azokan, lesioen tratamendu aitzindariagatik, teknologia gehigarriaren kategorian

Mizar saritu dute Bilboko biurteko azokan, lesioen tratamendu aitzindariagatik, teknologia gehigarriaren kategorian

27.06.2016

Imagen Listado Noticia

Kirurgia Artroskopikoaren Unitatearekin (KAUrekin) lankidetzan, hezurrak konpontzeko plaka pertsonalizatua ekoitzi du Mizar konpainiak osteoartritisa tratatzeko, bai eta kirurgia-gidak egin ere, ebakuntzan laguntzeko

Mizar Additive Manufacturing euskal konpainia diseinu eta fabrikazio gehigarrian dago espezializatuta, eta Fabrikazio Aurreratuko Teknologia Berrikuntzaren 12. Sari Nazionala 2016 irabazi du “Fabrikazio Gehigarria” kategorian. AFMk (Advanced Manufacturing Technologies-ek) eman du saria Bilboko BECen egin den Makina-erramintaren Biurteko Azokan.

Honakoa da saritutako proiektua: teknologia gehigarriaren bidez, osteoartritisa zuen paziente baten belaunean jartzeko plaka pertsonalizatuaren fabrikazioa. Erreuma-gaixotasun ohikoenetakoa da osteoartritisa, eta min bizia eragiteaz gain, mugimendua mugatzen du.

Mizar konpainiaren eta Gasteizko Kirurgia Artroskopikoaren Unitateko (KAUko) Mikel Sánchez doktorearen arteko lankidetzari esker egin ahal izan da proiektua. Mizar konpainiaren laguntzarekin, tibiako osteotomia egin ahal izan du KAUko mediku-taldeak, hau da, tibia zuzentzeko ebakuntza. Ondoren, lesioa konpontzeko plaka sartu da. Teknologia gehigarriaren bidez, Mizar konpainiak eta KAUk aurretiko modeloak, mozketa egiteko kirurgia-gidak eta neurrira egindako plaka diseinatu eta fabrikatu zituzten, ebakuntza egin ahal izate aldera.

Jatorri-data: 05.06.2016


Berri bilatzailea