Berriak

Atzealdea

Espainiako Energia Kudeatzaileen Federazioa sortu da

Espainiako Energia Kudeatzaileen Federazioa sortu da

13.11.2015

Imagen Listado Noticia

Espainiako Energia Gestoreen Federazioa (FENAGE) urriaren bukaeran eratu zen, estatuan energiaren kudeaketan diharduten profesional guztiei lekua egiteko helburuz. Erakundea sektore honetako lehen elkarte profesionalen akordiotik abiatuta sortu da –Andaluzia, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Madrilgo Autonomia Erkidegoa–, energi eredu nazionalean benetako aldaketa bultzatzeko helburu nagusiarekin.  

FENAGE sortzearena merkatu nazionalean energi gestoreen figura agertu izanari zor zaio. Gestoreaz ari garenean, profesional batez edo espezialistek osatutako erakunde batez ari garela ulertu behar da, kontuan harturik profesional hori edo espezialisten erakunde hori, esperientzia eta ezagutza fondo baten pean eta objektibotasunean eta independentzian oinarrituz, kapaz dela energia aurrezteko estrategiak ezartzeko. Gaur egun hiru eskualde elkartek osatzen dute Federazioa, eta laster handitu egingo da filosofia honekin bat etorri eta sektorean diharduten beste profesional batzuk eratzen ari diren beste hiru erakunderekin.

Jatorria: C de Comunicación

Jatorri-data: 05.11.2015


Berri bilatzailea