Berriak

Atzealdea

NEIKER lurzoruak deskutsatzeko teknika berri bat garatzen ari da burdinazko nanopartikulak eta biorremediazioa uztartuta

NEIKER lurzoruak deskutsatzeko teknika berri bat garatzen ari da burdinazko nanopartikulak eta biorremediazioa uztartuta

16.06.2016

Imagen Listado Noticia

NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea estrategia berri bat ikertzen ari da gaur egun, kloroa duten konposatu organikoekin kutsatutako lurzoruak erremediatzeko. Prozesu berritzailearen muinean dago zero balentziako burdinazko  nanopartikulak eta biorremediazio teknikak uztartzea. Proiektuak NANOBIOR du izena, eta halaber parte hartzen dute Ekotek eta Dinam enpresek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gaiker-IK4k.

Konposatu organokloratuekin hondatutako lurzoruak deskutsatzea oso zaila da, batez ere poliklorobifeniloak dituztenak; horiek industri jarduerari lotutako kutsatzaileen multzo bat dira. Lurzoruan dauden poliklorobifeniloak degradatzeko, proiektuan parte hartzen ari diren eragileek proposatzen duten estrategia da lehendabizi zero burdinazko partikulak aplikatzea, poliklorobifeniloen kloroaren atomoak desagertzen laguntzeko. Atomo horiek desagertu eta gero, biorremediazioari ekiten zaio.

Jatorri-data: 05.06.2016


Berri bilatzailea