Zirkulazioak eragiten duen kutsadura murrizteko eraikuntza-material berri bat
Zirkulazioak eragiten duen kutsadura murrizteko eraikuntza-material berri bat
26.11.2015
Depolluting teknologia deskontaminatzaile berria sortu du LafargeHolcim-ek, eta bere hormigoi eta morteroei aplikatzen die. Ibilgailuek aireratzen dituzten kutsatzaileak ezabatu egiten ditu teknologia horrek, tratatzen duen azalera airearekin kontaktuan jartze hutsarekin.
Teknologia horri esker, haren bidez fabrikatutako mortero eta hormigoietan harrapatuta geratzen dira kutsatzaile gaseosoak. Izan ere, kutsatzaileak xurgatu eta substantzia ez-kaltegarri bihurtzen dituzte materialek, eta ez du eguzki-argirik behar horretarako, orain arteko antzeko teknologiek ez bezala.
Tunel, aparkaleku, eraikinen fatxada, hormigoizko errepide eta aurrefabrikatutako zoladuretan erabil daiteke Depolluting.
Jatorria: Construible
Jatorri-data: 16.11.2015