Berriak

Atzealdea

Erregai-kontsumoa % 50 murrizteko gai den hego-mota berri bat hegazkinetarako

Erregai-kontsumoa % 50 murrizteko gai den hego-mota berri bat hegazkinetarako

21.04.2016

Imagen Listado Noticia

NASAko eta Boeing enpresako ingeniari batzuk elkarrekin lanean ari dira luzeagoa, meheagoa eta arinagoa den hego-mota berri batean. Haren bidez espero dute gutxienez % 50 murriztea bai erregai-kontsumoa bai karbono-emisioak, garraio-hegazkinen gaur egungo teknologiarekin alderatuta, eta % 4 eta % 8 artean murriztea, azken aldian landu diren konfigurazio berri batzuekin eta diseinu alternatiboko hego batzuekin alderatuta.

Merkataritza-garraioko hegazkinen ohiko hegoekin alderatuta diseinua hain desberdina da ezen euskarri-egitura gehigarri bat behar baitu, besarkagailu edo tirante gisakoa, hain hego luzeak finkatzeko. Haize-tunel batean probatu dute eredua. Gaur egungo hego-teknologia duen hegazkin konparagarri baten hego-zabalera baino % 50 handiagoa du.

Jatorri-data: 06.04.2016


Berri bilatzailea