Berriak

Atzealdea

Gailu berriak aireontzietako leherketei eusteko

Gailu berriak aireontzietako leherketei eusteko

30.09.2015

Irailaren 11ko atentatuak gertatu zirenez geroztik aireportuetan aplikatzen diren segurtasun neurri drastikoei asko falta zaie, oraindik ere, hutsezinak izateko. Segurtasuneko eskanerrek ezin dute ziurtatu ekipajean ezkutatuta edo bidaiariren batek aldean eramanda hegazkinetan egon daitezkeen lehergaien %100 detektatuko direla; beraz, airelineak prest egon behar dira hegazkina airean dagoela baliteke-eta leherketa bat gertatzea.

Aireontziaren eta gaur egun ekipajeak gordetzeko leku gotortuen egitura (Hardened Luggage Containers, HULD) sistematikoki indartzeak eskatuko lukeen aparteko kostu eta pisua konpentsatzeko, FLY-BAG proiektuko lantaldeak, material malgu eta arinen hiru geruza eta Kevlar geruza bat konbinatuta, bonbak jasateko moduko ehunak sortu eta ehun horiekin hiru gailu berritzaile garatu eta probatu zituen arrakastaz. Gailu horiek soft-shell ehunezko edukiontzi bat dute, zeina fuselaje estuko erreaktoreek ekipajerako duten konpartimentuetan jartzen den, eta, edukiontzi horrez gain, beste bat ere badute fuselaje zabaleko aireontzietan jartzeko eta, azkenik, FlyBag txikiago bat ere bai, kabinan jartzen dena, bidaiari batek bonba bat lehertaraziko duen mehatxua egiten duenerako.

Jatorria: CORDIS

Jatorri-data: 03.09.2015


Berri bilatzailea