Atzealdea
OARSOALDEA bere inguruko enpresak adimen lehiakorrari buruz sentsibilizatzeko lanean ari da
OARSOALDEA bere inguruko enpresak adimen lehiakorrari buruz sentsibilizatzeko lanean ari da
25.05.2016
Joan den otsailean jarri zuen martxan Agentziak proiektua, adimen lehiakorrari buruz sentsibilizatzeko lehenengo jardunaldi batekin, eta 13 enpresak hartu zuten parte.
Ondorengo hilabeteetan, datuak bildu dituzte, enpresa interesdunei diagnostikoak eginez edo kontrol-zerrenda bidez. 18 diagnostiko egin dituzte, eta fase horretan jarraitzen dute. 30 diagnostiko egitea da helburua.
Proiektuan, hainbat tailer egin dira apirilean eta maiatzean, IK4ko langile adituen laguntzarekin.
Tailer horietan oraindik parte hartu ez dutenentzat formatu berri erakargarriago bat egitea aurreikusten da. Egitura hau izango du:
- Hasteko, lehenengo talde-bilera bat egingo da (3 ordu ekainean, eta gutxienez bi deialdi)
- Ondoren, banakako lana egingo da enpresekin.
Jatorria: Adimen Lehiakorra
Jatorri-data: 18.05.2016