Atzealdea
Open Bionics, 3Dn inprimatutako protesiak, 4 pieza muntatuta osatzen direnak
Open Bionics, 3Dn inprimatutako protesiak, 4 pieza muntatuta osatzen direnak
29.10.2015
Open Bionics konpainia britainiarra Joel Gibbardek sortu zuen, 25 urte zituela, James Dyson sari entzutetsua irabazi ostean. Sari hori 3Dn inprimatutako esku robotiko baten prototipoarekin irabazi zuen; 1.000 libera esterlina inguru balio du prototipoak (merkatuan daudenek 3.000 eta 60.000 artean balio dute, eta hiru eta bost urte bitartean bakarrik irauten dute).
Pazienteek asteak eta, kasu batzuetan, hilabeteak itxaron behar izaten dituzte protesi bat jasotzeko, baina Gibbardek garatutako prototipo ireki hau (Open Bionics), pertsonalizatua, astebete baino lehenago egon daiteke prest.
Biomimesian dago inspiratuta diseinua.
Jatorria: Imprimalia3D
Jatorri-data: 16.10.2015