Berriak

Atzealdea

Osram bere lanpara negozioaren salmenta prestatzen ari da

Osram bere lanpara negozioaren salmenta prestatzen ari da

27.11.2015

Osramek jakinarazi duenez, bere lanpara negozio-unitatea saltzeko prozesuarekin jarraitzen du, 2015eko urte fiskalean lehen urratsak eman eta gero (pasa den irailaren 30ean bukatu da). 2.000 milioi euroko diru sarrerak eta mundo osoan 18 fabrikazio planta eta gutxi gorabehera 11.000 enplegatu dituen antolaketa egitura bat konpainiatik bereiztea ekarriko du eragiketa honek.

Konpainiaren planek aurreikusten dute 2016ko apirilerako negozio hau taldeko gainerakotik bereiztea eta uztailean bereizketa hori legez formalizatzea, Reutersen informazioen arabera. Eragiketak interesa piztu du hainbat korporazio txinatarretan, Osram Europan eta Amerika Estatu Batuetan sendo ezarrita dagoelako eta banaketa kanal zabalak dituelako.

Jatorria: C de Comunicación

Jatorri-data: 11.11.2015


Berri bilatzailea