Atzealdea
Pich, fintech bankuen eta startupen arteko zubia
Pich, fintech bankuen eta startupen arteko zubia
11.07.2016
Pich Technologies enpresa espainiarrak egin duen APIari esker (Application Programming Interface), edozein aplikaziok txerta ditzake erabiltzaileen finantza-datuak, oso erraz gainera, edozein dela ere finantza-erakundea.
IE Business Schooleko ikasle izandako Munya Gwisaik (CEO), Ignacio Gamonedak (COO), Julio Pedreirak eta Pablo Pérezek sortu zuten Pich.
Bi produktu hauek eskaintzen ditu Pich Technologiesek:
Pich Link, zeinak aukera ematen duen edozein aplikaziok aldi berean txerta ditzan zenbait bankutako finantza-datuak, hots, kontu- edo txartel-mugimenduak. Eta Pich Verify, informazio pertsonala eta kontuen zein txartelen titulartasuna egiaztatzeko produktua.
Jatorria: El Mundo
Jatorri-data: 19.06.2016