Atzealdea
Etorkizuneko robotentzako grafenozko azal elektronikoa
Etorkizuneko robotentzako grafenozko azal elektronikoa
21.07.2015
Azal elektroniko artifizial hori grafenozko ukipen-sentsore garden eta malgu bati esker fabrikatuko da. Teknika berri baten bidez egin da gailua; teknika horrek aukera ematen du materiala eskala handian eta beste metodoekin baino kostu askoz txikiagoan lortzeko. Exeter-eko zientzialariek erabili duten teknikaren oinarria lurrunaren jalkitze kimikoa da, erdieroaleen ekoizpen industrialean erabiltzen den teknika bat; haren bitartez, grafenoa produktu kimikoen eraginpean jartzen da kondizio jakin batzuetan, eta materialaren geruza meheak jalkitzen dira.
Adituen arabera, metodo horren bidez, grafenoa 100 aldiz azkarrago "hazten" da, eta ekoizpen-prozesuaren kostua% 99 murrizten da.
Jatorria: Phys.org
Jatorri-data: 27.07.2015