Atzealdea
Zukuen industriako hondakin-urekin egindako lehenengo bioplastikozko ontzia
Zukuen industriako hondakin-urekin egindako lehenengo bioplastikozko ontzia
22.04.2016
Zehazki esateko, polihidroxibutiratoz (PHB) egindako botila bat da. Polihidroxibutiratoa polimero bat da, bioekoizpen (hartzidura mikrobianoa) bidez sortzen dena, non bakterio jakin batzuek hondakin-uretako azukreak eraldatzen dituzten, eta haien barruan horrelako bioplastikoa sintetizatzen duten.
Zukuen industriako hondakin-urekin egindako hartzidura-prozesuetan, hondakin horietan dauden azukreen % 30eraino eraldatu eta PHB bihurtzea lortu dute. Merkatuan badaude lehendik ere PHBzko bioplastikoak, baina lehenengo aldiz sintetizatu da halakorik fruta-zukuen industriako hondakin-uretako azukreetatik.
Jatorria: El mundo
Jatorri-data: 16.04.2016