Berriak

Atzealdea

Implantalaris - Teknologia aholkulariak doako programa / zerbitzua

Implantalaris - Teknologia aholkulariak doako programa / zerbitzua

09.10.2015

Autonomo bazara edo zure enpresa euskal ETE txiki bat bada eta 10 langile baino gutxiago badu, teknologiei etekin atera ahal izango diezu modu erraz batean, Implantalari baten laguntzari esker: zure enpresara laguntzera joango den teknologia-aholkulari neutral eta doakoa da, eta SPRIk egindako katalogoko zenbait IKT tresna erraz ezartzen eta erabiltzen erakutsiko digu. Horien bidez, ondokoa lortuko duzu: 

» denbora eta kostuak aurreztu.
» bezero gehiagorengana heldu eta gehiago saldu.
» Interneten hobeto kokatu.
» eraginkor izan eta lehiakortasuna hobetu.

 

Orain arte, 2.800 enpresa txikik baino gehiagok hartu dute parte ekimenean.

 

 

Jatorria: SPRI

Jatorri-data: 28.09.2015


Berri bilatzailea