Berriak

Atzealdea

Yuzz programa

Yuzz programa

25.11.2016

Imagen Listado Noticia

YUZZ laguntza-, prestakuntza- eta aholkularitza-programa bat da, sei hilabeteko iraupena duena; ideia berritzaileetan oinarritutako eta 18-31 urteko eta YUZZ Zentro bat duten probintzia espainiarretan bizi diren gazteek egindako negozio-proiektu baten garapena erraztea du xede. Donostiaren kasuan, programa hori Donostiako Sustapenak soilik kudeatzen du.

Hautatuek errendimendu handiko eta talentuaren azeleratzaile diren zentroetara sarbidea izango dute. Zentro horietan, euren ideia garatzeko espazio fisikoa edukiko dute, beste ekintzaileekin harremanetan egoteko aukera eta proiektu bakoitza bideragarriagoa izateko negozio-planaren prestakuntzan gidatuko dituzten 200 profesional aditu baino gehiagoz osaturiko sareak eskainitako prestakuntza jasoko dute..

Abantaila horietaz gain, parte-hartzaileek deialdi honetan aurreikusitako sariak ere eskuratu ahal izango dituzte: batetik, proiekturik onenenaren sustatzaileek, proiektu bakoitzeko eta YUZZ zentro bakoitzeko batek, Silicon Valley-ra (Kalifornia, AEBak) bidaiatzeko aukera izango du astebetez, lehen eskutik berrikuntzan nazioarteko erreferente nagusia ezagutzeko.

Jatorria: Donostia Sustapena

Jatorri-data: 20.11.20106


Berri bilatzailea