Berriak

Atzealdea

ETE Adimentsuak Debagoienan Programa

ETE Adimentsuak Debagoienan Programa

13.05.2016

Aldiz, informazioa modu eraginkorrean kudeatzeak abantailak ekar diezazkioke enpresari, hala nola, erabakiak hartzerako orduan eta, ondorioz, planifikazio estrategikoa egiterakoan. Hortik, Adimen Lehiakorraren (AL) garrantzia; une zehatzean inguruneko aukeren eta mehatxuen inguruko informazio erabilgarria eskuratzen duen erreminta da, erabakiak hartzea erraztuz.

"ETE Adimentsuak Debagoienan" izeneko programa Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundua da, "Enpresen arteko lankidetza eta enpresetan adimen lehiakorra sustatzeko programaren" baitan. Programa horren xedea da Adimen Lehiakorraren garapenak izan ditzakeen onuren inguruan sentsibilizatzea eta kontzientzia inguruko enpresei, edozein dela ere euren tamaina, jarduna edota sektorea.

Hori dela eta, hilabete hauetan, Debagoieneko Mankomunitateak alor honetako hainbat sentsibilizazio jardunaldi eta formazio antolatzen ari da, eskualdeko enpresei modu azkarrean eta erotasunez informazioa nola lortu dezaketen erakusteko, euren denbora eta baliabideak xahutu gabe, informazioa balio bihurtuz eta jabe daitezen horrek guztiak enpresaren lehiakortasunean izan ditzakeen onurez.

Jatorria: Debagoiena

Jatorri-data: 02.04.2016


Berri bilatzailea