Atzealdea
Rakuten-ek paketeak drone bidez entregatzeko lehenengo zerbitzua jarri du martxan Japonian
Rakuten-ek paketeak drone bidez entregatzeko lehenengo zerbitzua jarri du martxan Japonian
12.05.2016
Mundu mailan aitzindaria den zerbitzu hori, Sora Raku izenekoa, maiatzaren 9tik aurrera egongo da martxan. Hasiera batean, hilabetez, proiektu pilotu gisa funtzionatuko du golf-zelai batean, Chibako prefeturan, Tokiotik gertu.
Paketeak bidaltzeko lehenengo aplikazioa Camel Golf Resort kirol-klubeko bazkideentzat egongo da erabilgarri, eta jokalariei zizka-mizkak, edariak eta ekipamendua bidaltzeko erabiliko du teknologia hori klubak. Mezularitza berritzaile eta original horren bidez, zerbitzu bizkor eta harrigarri bat eman dezakete, golf-jokalaria dagoen zulora langileak joan beharrik izan gabe.
Jatorria: Hibridos y Eléctricos
Jatorri-data: 01.05.2016