Chalmers Unibertsitate Teknologikoko (Göteborg, Suedia) neuroerrehabilitazio-laborategiko neurozientzialari-talde batek errealitate areagotua eta makinen ikasketa erabili ditu gorputz-atalen bat anputatua dutenek gutxiago senti dezaten beren mamu-mina.Mamu-mina zerk eragiten duen ez badakigu ere, zerikusia du anputazioaren ondoren garuna berrantolatzearekin. Horregatik, talde horrek aldaketa horiek desegin ditu; alegia, "anputazioaren aurreko unera eraman garuna, minik ez zegoen unera".