Berriak

Atzealdea

Iraultza hegazkinen hegoetarako izotz-kontrakoetan

Iraultza hegazkinen hegoetarako izotz-kontrakoetan

23.08.2016

Imagen Listado Noticia

Izotza irristarazten duen substantzia hegoaren gainazaleko geruza batetik jariatzen da tenperatura izozte-puntutik jaitsi ahala. Substantzia hura geruzara itzultzen da tenperaturak nahikoa igotzen direnean.

Japoniako Zientzia eta Industria Teknologia Aurreratuen Institutuko Atsushi Hozumi eta Chihiro Urataren taldeak garatu du likido hura jariatzen duen materiala, eta organogel autolubrifikatzaile edo SLUG (“barea”) izenez ezagutzen den kategoriakoa da.

 

Uratak beste aplikazio potentzial batzuk ikusten ditu SLUGentzat. Hegazkinetan erabiltzeaz gain, biofoulingaren arazoa saihesteko erabiltzea adibidez; hau da, ontzi baten itsaspeko krosko-zatian uretako organismoak itsastea eragozteko. Organismo horiek ontziaren aitzinamenduarekiko erresistentzia handitzen dute uretan, eta, ondorioz, erregai-kontsumoa.

Jatorri-data: 18.07.2016


Berri bilatzailea