Samsungek material berriak probatu ditu, etorkizunean bateria txikiagoak eta ahaltsuagoak egiteko
Samsungek material berriak probatu ditu, etorkizunean bateria txikiagoak eta ahaltsuagoak egiteko
14.07.2015
Samsungek sortutako ikertzaile-talde batek ziurtatu du modu bat aurkitu duela azken belaunaldiko bateriek oraingoek baino energia gehiago eman dezaten. Nature aldizkarian argitaratu berri ditu taldeak bere aurkikuntzak.
PCWorld.com-en arabera, gakoa silizioa da. Izan ere, gauza jakina da silizioa gai dela anodotik (bateria baten korronte elektrikoa ibiltzen den elektrodoa) igarotzeko modua hobetzeko, grafitozko anodoek baino karga handiagoa onartzen baitute. Zientzialariek urteak eman dituzte siliziozko anodoez hitz egiten, eta litio ioizko bateria batzuk dagoeneko silizioa erabiltzen ari dira, ahalmen handiagoa duelako.
Baina silizioa hondatu egiten da denborarekin, eta Samsungeko ikertzaileek uste dute hori hobetu daitekeela:karburorik gabeko grafenoz estaliko dute, silizioak denbora gehiago iraun dezan hondatu gabe. Horrela, bateria txikiagoa eta gaitasun handiagokoa sortuko lukete.
Samsungen ikerketa-lanek etorkizun handia dutela dirudi, eta haien adituek ziurtatu dute grafenoz estalitako siliziozko anodoek gaur egungo litio ioizko bateriek baino 1,8 aldiz handiagoko dentsitateak izan ditzaketela.
Jatorria: PCWorld
Jatorri-data: 30.06.2015