3. 2015ean Europako makina-erreminten produkzioak %3 igotzea espero da
3. 2015ean Europako makina-erreminten produkzioak %3 igotzea espero da
17.07.2015
CECIMOko kide diren herrialdeek makina-erreminten 18.200 milioi euroren esportazioak egin zituzten 2014an, hau da, 2013an baino pixka bat gutxiago, eta hori izan daiteke goraka ari diren herrialdeen hazkundean geraldia egon delako. Horrez gain, herrialde horietan kontsumo ereduak aldatu egin direnez eta aurtengo urterako igoerak egongo direla aurreikusten denez, esportazioek gora egitea espero da.
Enpresetan gero eta konfiantza handiagoa egoteak makina-erreminten kontsumitzaile nagusi diren sektoreek hobera egitea ekarriko du. Europan makina-erreminten kontsumoak %7 egin zuen gora 2014an (13.500 milioi euro). Kontuan izanda industria instalazioen erabileran dagoen joera positiboa, Europako fabrikatzaileak beraien ekoizpen lerroak hedatzerik duten aztertzen ari dira. Hortaz, espero da makina-erremintaren eskaera gorantz joatea 2015ean.
Jatorria: CECIMO
Jatorri-data: 06.07.2015